Aita Gurea Azalpena por Joakin Lizarraga Nafar Idazlea - muestra HTML

TOME EN CUENTA: Esta es una vista previa en HTML y algunos elementos como enlaces o números de página pueden ser incorrectos.
Para la versión completa, descargue el libro en PDF, ePub, Kindle

M

[254]

EDITATIO242 1.ª243

De morte

Ann[o] 1783

Statutum est hominibus semel mori. Hebr. 9.

1. Erránic yá nola beárrden vici, explicatzearéqui amárr mandam[en]tuac, idurituzaida ón considerátzea guizonarén laur azquén finac, baitire Eriótzea, Juicioa, Inférnua, ta Glória, ceiñetás oroicengareláic estugúla eguinén sécula becaturíc, dió Espiritu Sánduac: Memorare novissima tua, et in aeternum non peccabis. Deicendíre azquén finac, cerengátic baitire azquén mugac, ceiñetará etorribearrduen baratzerá guizónac; Eriotzerá lenic, bérla Juiciorá, ta andic Gloriará, edo Infernurá. Aipatunainúzque batbanáca, ez predicu aintzu aimbérce, nola meditácio edo considerácio guisa. Goácen lembicicorá, baita Eriótzea. Laur gauza dire óntan consideratzecó; arren ciertotasúna, inciertotasúna, bacantasúna ta calidádea edo diferéncia. Lenerá:244 Statutum est hominibus semél mori. Trintáte Sanduarén tronotíc atradá decretogáu, ildai-tzen bein guizónac: ta guizónac dioláic dió emastéquiac ére. Decretogáu decréto universála dá, dispénsa ta errevocaestaiquéna, Jang[oicoar]en érias escrivitua, ta egunoróco experiéncias confirmátua. Báda gú ere guizónac gara, mortálac gara, ta Adanen húmeac, baitamágu copétan eriotzearén senténcia: Jaioasguerós viciarén pénan gara; iltzea dúgu erremedioricgábe...

2. Bérce legueetán admiticendá excepcio cerbáit, óntan batere ez: Guciác dire comprehendítuac, ta guciéc cumplitzeunte eriotzearen léguea. Iltze Jesu Cristo; iltze Maria S[antissi]ma; iltzíre sánduac eta sándac; zú ere ilentzára ta etzára guelditúco viciríc. Morieris enim tu, et non vives. Bada joán disponítus zeure gauzes gueróco. Dispone ergó domui tuae.

3. Está jaquintsuríc, está azcarríc, está valienteríc, estaré abratsíc edo galantíc dezaquenic garaitu erioaren indárr firmea. Quis est homo, qui vivet,/ et non videbit mortem? Norr dá vicidén guizóníc estueníc icusico erioarén aurrpéguia, ta estuenic chastatucó arren gólpea? Erio ichuragai-242 E-n Serm[o] 165. Meditatio 1.ª > Meditatio 1ª.

243 E-n ø > 1.ª (aurkibide edo Index ean oinarriturik).

244 Hortik hasi eta hurrengo atalaren arterainoko txatalak 2 zenbakia dakar. Zenbaki hori ez omen da egileak idatzia.

430

JOAKIN LIZARRAGA

za dabila ain bardín erregueén palacioetán nola pobreén echoletán.

Nonnái ta norequinái treve dá: Niór ta nión ere estaquióque escápa...

4. Zoáz góra, zoáz bera, ezquérr edo escúi, ca[m]porá edo barnerá, etzára escapatúco erioagánic; lecugucietán arrapatucozaitu ta ermacozai-tu, naiezpauzu ere. Bila pensaála médio ta erremédio, deus etzára arí.

Contra vim mortis non est medicamen in hortis. Erioain cóntra está erremedioríc múndu gucian; está escaperíc: antes bién cembatenás yágo dabilan bát escapatunáies, aguián lenágo tropezatucodá erioaréqui. Cértan gabiltza? Iltzea dúgu, naibadúgu ezpadúgu. Déla bát onguináia, dela delicátu, dela déna, pasatubeárrdu eriotzearén tráncea, izambeárrdu agonia, emambéardu azquén átsa, joanbeárrdu pausu erchigártaic, nola icusiduén joandiréla bérceac. Mihi heri et tibi hodie, dióte iléc; atzó neré-

qui aguituzé, ta egún zuréqui...

5. Neurrturíc dauca bacóchac plázoa, úrtea, ta ila, ta ástea, egúna ta órdua, noiz bearrduén átra emendíc: Eta está alcinatúco, ta ez guibela-túco instantebát berére. Etorrize mundurá? Bada joanerebeárrdu; jaiozé?

Bada ilére beárrdu. Nola erráncen bátes, jaiodá aláco órduan edo egú-

nean; errainda oroát, ildá aláco egúnean ta órduan, cein baitauca viciarén mugatáco paraturic Jang[oicoa]c. Araráño doáz bulcátus egúnac egú-

na, órduac órdua pasátus pasátus: Ellegatuasguerós urá, está pausuríc alcína; ebaquicendá viciaren ária, ta berce mundurá doá arima, cerén ezpaita emén egotecó lécua; emén paságea dá solam[en]te, ta pasagéro-ac gára. Jang[oicoa]c dáqui noiz beárrdúgun aldátu egótes arára bacó-

chac.//

[255]

6. Lengoác pasátu ta aldatudíre egótes, batzúc góra, bercebatzúc bera: oraicoóc goáz pasátus, ta sárri aldatucogára egótes gú ere. Orái cembáit úrte duéla, ezquindeude múnduan; ta eméndic cembáit úrte ezcára egoin emén. Gugábe cé múndua lén, gugábe itenzé gucía, atrá-

cen ta sarrcencé irúzquia, oroát seguitzenzúte officio gucietáco lánec, baitaré divérsioec, pilótec, dánzec, ta orái diren vanidáde guciéc: eta eméndic guti oroát gu gábe inendá gucía, bérce Apéz, vecino, necazári, ta oficialeac izaindíre gure lécuan; eta gú egoingara lurrpéan, izanezpá-

liz becála aláco personáic múnduan. Cer indíre? Estire aguéri. Transivi et ecce no[n] erat. Acabaturic gúre izána, gure memória ere deustaráco dá ala nola ezquilain asótsa. Periit memoria eorum cum sonitu. Aichste-

án cerbáit, orái yá deus...

7. Alá leicendúgu Escritúran Adanes vicitucéla aimbérce egún urte; azqueneán guerós et mortuus est: eta iltze. Noe aimbérce egún úrte; gueró, et mortuus est. Matusalen aimbérce egún úrte; ta azquenea[n] et mortuus est, eta iltze, eta alá guciác: eta gú ere alá, orái cerbáit, berla ildé-

la. Yá bagára, yá ez. Nola estúgu itén prevéncio berce munduráco, nora DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

431

baigoázi egótes vicitzerá vicitza seculácoa? Aguián gu guelditucootegára emén bérceac ez becala?

8. Jaio baño lén erranceique zútas: aguián jaiocodá, aguián ez; jaioóndoan: aguián anditucodá, aguián ez; aguián zarrtucodá, aguián ez; aguián abratstucodá, aguián ez: on ta gaiz guciés errandaiq[u]e aguián áu, aguián bércea; baña iltzeas estaiq[u]e erran: aguián ilendá, aguián ez; cerengátic ilendá ciertoquí: ala nola Doctóreac eri desauciacenduénas erratembaitu: estú escaperíc; ala edocéin jaiocendénas errambeárrda: estú escaperíc, ilbeárrdu faltagábe.

9. Emengo gauza icústen, aitzen, uquitzen ta chastce[n]/tugúnac guciác dagoquigúte erraten ilbearrdugúla, cerengátic aiéc ere doáz zárrtus, ta acabátus egunetic egunerá, ez solam[en]te ján ta edáteco gauzac, baita trésenac, écheac, árbolac, ta burriñac bérac ere. Omnia tempus habent. Dembóra dúte gauza guciéc, ta demboraiqui doáz guciác. Dembóra jaiocecó, dembóra ilcecó, dembóra jatecó, dembóra barutzecó, dembóra divertitzecó, dembóra trabajatzecó, ta guciá al cábo acabacendá. Etorriríc pasacendá aurrzútua; au pasaturic, eldudá muticozútua, pasacendá; au pasaturic, eldudá gastezútua; onen átzean guizonzútua; onen átzean zarrzútua, estaiq[u]e onen átzean deus esperátu baicic erió-

tzea; baña eriótzeac estú atencioríc adinéi; nonnái sarcendá. Eta óngui atracembadúgu cóntua, jaioasguerós assiguina urbiltzen eriotzerá, ta assiguina iltzen, ta egunóro goáci iles iles, ta azquén eguneán acabacen-gára iles. Berás gure vicitzea está baicic iltzebát continuoa…

10. Comediabát becála dá mundugontáco ichurería, praeteric figura huius mundi: Bát deicendá Errégue, Obispo bércea, au Capitán, ura ráso, bércea ándi, bércea chiqui, bata abráts, pobre bérce. Eldudá erió-

cea; ta guciá deseguindá. Non dire aichstéco Errégue, Obispo, Capitán, ráso, ándi, chiqui, abráts ta póbrea? Guciác aúts puchscabána itzulidíre, está án ezaunducó nor cer izancén; arima bérce alde…

11. Aizágun Escritúra erráten Alexandro ándias, ichsilduzéla múndua arren preséncian, siluit terra in conspectu eius; ta ondoreán dió, etzin-cela goatzerá, ta iltzelá; ta orái yá está deus guelditu Alexándro andigar-táic, baicic asóts vano úts gúra, itzalbát ta deus. Ura baño yago dá aurrbát, ezpaitio beldurríc óbian.//

12. Aizágun Augusto Emperad[ore]a bere viciain acabántzan dióla:

[256]

etzaizie idúri portatunaizela óngui Comédia munducogóntan? Bada agúrr; indá. Aizágun Henrico VIII. Inglaterraco Errégue aimbérce nastecácio causatuzuéna bere vician araguiain apetitu brutaleengátic, nola dión iltzean: Amici, omnia perdidimus; aisquideac, guciá galdudúgu.

Eta éguia cé alá. Siccine separat amara mors? Alá atrarastendú eméngo gauzetáic erio samiñac!

432

JOAKIN LIZARRAGA

[2]

13. Cergátic bada pegacengára munduarí, bearrgaitueláic desapega-ráci erioac gogórrqui? Certacó parátu biótza eméngo gauzetán, edequi-bearrtiguláic erioac beingoas, ta solo utzicodiguláic erresumín gaistoa gaizqui valiátuas? Eta gueró? Biz bát naiduen becála gústos, ondasúnes, honrás; eta gueró? Igánbédi dignidáde su[m]moetará, adoratuartáño gendeéc oñetán; eta gueró? Biz bát naiduen adiña fortunóso alde gucietáic; eta gueró? Gueró il, ta guciá útzi, ta solo eramán óbra ón ta gaisto eguinac. Ah! Nola nailúquen orduán batéc vicitubaliz S[an] Franciscobát becála despegaturic gucietáic!

14. Bat solam[en]te báliz ilbearrdéna, baléqui bérac, ta vicibalédi alaére gú becála, errainguindióque: Guizóna, cer aizára chsoraturic eméngoas? Nola etzára oroizen guerócoas? Guc badezaquégu eméngo procurátu conveniéncia ta gústoac: baña zuc guciá útzi ta joambeárr; inzázu caso guerócoas. Alá errainguindio arrí, ta ongui; bada gueuréi errangaizen oroát, baicaude emén bidanábarr, ez egótes, baicic viáges ta beti abián eternidaderá. Ah gure desdichátuac, aibagára munduco solam[en]te, esteláic mundugáu guretáco? Filii/ hominu[m],/ usquequó gravi corde? Ô mortálac, noiz árteo, biótzac ain pizu lurrerá beira? Ut quid diligitis vanitatém, et quaeritis mendacium? Cértan zauste chsoraturíc eméngo vanidáde ta engáñuen atzean? Beti fabricácen armirmáu sáreac uli arrapatzecó, ta aiceain eician? Ta azqueneán deusgabe escuetán? Eraiqui orái anitz obra ón, bilcecó gueró anitz glória án; fielac, Dembóra duguláic, in óngui, izatecó án vici onarén erresúlta óna.

Trabája vicibearrdugunbecála beti; eta vici ilbearrdugu[n]becála sarri.

Ilbeárr ciertoquí; bada segurátu vici seculácoa. Erioa gure esperán béti; bada esperazágun guc urá, escaitzan arrapátu ustecábean. Utzibeárr guciá berdín, útzi berladánic biotzetíc, estaquígun aguítu petárdo seculácoa Baltasar Erregueri becála. Zego au afálcen, brindátzen, irribárrean zoraturic bere emastéqui urdegaiéqui, atzenduríc Jang[oico]as, arimas, ta eriótzeas; au órdea urbil cegóquio ta aldácan. Erreparatzendú alacobátes escubát án aurrcaséco parétean escrivítzen. Lotsacendá, descoloricendá; cer ote dá au? Betórr daquienbát leicen letrerogáu.

Etzéquie niórc, baicic Daniel Jang[oicoar]en siervo ónac; eldudá, leicendú dióla: Mane, Thecél, Fares. Jang[oicoa]c paratuciola neurri arren erreguetasunái ta cumplitudela; pizatudutéla balántzan, ta aurrquitudela escás óbra ónes; partitudéla arren coróna ta emandela Medoéi ta Perséi. Gauártan bérean iltze Baltasar ta aurquituzé inférnuan...

15. Obréna dá óngui vicitzea, ta óngui egótea Jangoicoaréqui, ceñéc faltatuóndoan guciéc, ezpaitu faltácen, ceñén éscuan baitágo eriótzea, baitaére jústoen arimac, ta eztió utzico dáñu indezóten. Betórr noiznái DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

433

eriótzea, nola dúten neréqui Jang[oicoar]en grácia. Dulceágo dá iltzea

[2]

dagonaindáco óngui Jangoicoaréqui, ezi vicitzea dagonaindáco gaizqui.

Ilbeárr: bada, il jústoen eriótzeas, moriatur anima mea morte justor[um].//

[257]

MEDIT[ATI]O 2.ª

De incertitud[in]e mortis quoad tempus

Quâ horâ non putatis, filius hominis veniet. Luc. 12.

(2.ª245) 1. Consideraturíc eriotzearén ciertotasúna, orái icusagu[n] arren inciertotasúna. Ciérto iltzea, inciérto órdua ta módua, noiz ta nola; dá au, ematecó cuidado. Edocéñec dén gaistoénac erraindu seréno, guciéc ilbearrdúgu, ori badaquígu; baña bere gógoac erratendió ichsil ichsíla: án guéro guéro, beránt. Orái emambearrzáio adinái bérea. Guerogáu figu-racendire bérac, sueltoágo vicitzeagátic, ta assetzeagátic bere naicúndeac, ala nola tripósoa, ustedueláic urrúti iguráia, sarrcembaita debecátuan sueltoágo. Jang[oicoar]en iguráia dá eriótzea goarrdarastecó bere léguea: gueró án urrúti ustedúte urá tontoéc berén caltetán. Noáie errespondatzerá, ta leníc errant~togárri246, emambearrzaióla adinái bérea. Gastezútuas dió-

te au. Eta adingorréc estú bérea zervitzátzea Jang[oico]a? Eta cer gauza dá propiágo gastezutuái, nola vicitza óna, graciarén gála, innocenciaren fres-cotasúna, honestidáde guciarén sendagálla? Gasteác estire Jangoicoarén?

Errateneredá, excusacecó urdaquéria infámeac, cer naidu? Gasteaina...

Bada cer? Estíre gasteác preciácen izáteas lóre frésco flamánteac purezagátic alá gorpútzean nola aríman? Estíre garrbináiac ta óngui iduritunáiac gorpútz ta aríman? Niri benzáit zárr gaistoan baño, gaizquiágo ta lastimosoágo idurizaida máncha gáste frésco óssoan; ala nola aguerrcembaita yago manchabát trésena berriflamántean, ezi ez trésena ciquín zatárrtubá-

tean. Por consig[uient]e niorc yágo gasteác baño bearrdú eguín sendagá-

lla honestidádeas, tocacenbaizaióte deréchos eramátea arrén vandéra gucién lenean. Alaére aguitzendeláic indecéncia, gasteaina? Norc pegatudió desónre ta infamiagáu adinic obrenái? Adinen loreái? Gasteaina? Gás-te gaistoficatuaina, vérdean ustéldu corrompituaina, diót nic: ezi gaste bearrbecalacoaina dá honestidádea, ta arrén adinái bérea emátea dá zervitzázea Jang[oico]ai puréza gu/cian, ala nola páge ta doncélla gasteéi baitagoquióte zervitzátzea erregueéi máiean. Ezperén, ezpidedú drechoríc Jang[oico]ac gasteetáic? Baña atraracináu videtíc zeloac; noáie orái errespondatzerá, il ustedutenéi án guéro beránt. Irur errespuésta ematentida eguietafedeac ebendáco, desengaiñadaitzen.

245 Zenbaki hori erantsi du heriotzari buruzko bigarren meditazioa dela adierazteko.

Eskuizkribuan parentesirik gabe dago.

246 E-n -gári > -gárri.

DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

435

2. Lembicicoa, naiz izandáien guero beránt eben iltzea, cer cálte dúte ongui vicitzeas oraindaníc? Bigarréna naiz il beránt, ezótedíre atráco orduán oraico gaizqui eguínac oroát nola azquenecoác? Atzenducoóte-zaizquio Jang[oico]ai? Estíre assentátzen cóntuen libruan? Estire bilducó guciác bátean? Ala nola nirabeain fáltac urteain principioan oroát conta-centió Nausiac contuetán, nola azquen egunetácoac. Berás dela goiz dela beránt gure iltzea, oroát dúgu obligácio vicicecó ongui beti lén ta guero. Irugárren errespuésta dá, dela choil inciérto ilenótegáren egún edo biárr, goiz edo beránt, orái edo guero. Eriótzeac estú casoric adínes, ez indárres, ez itécoes, ez deuses; gucietáic atropellatzendú, arrapatzecó ta eramatecó Jang[oicoa]c manacendióna. Ilcendá itéco anitzetán dágona oroát; badéla múnduan; cer dá guero? Bercebátec inendú; ta ezperén, está impórt, ezi Jang[oicoa]c nióren bearric estú deustáco. Gástea dá ta séndoa? Está ásqui azcárr eriotzeain cóntra alaére; gásteac il, ta zárrac icustentúgu viciríc; séndoac obián, ta ericórrac jaiqui etzín bada-biltza. Está berce seguridaderic, baicic vicitza óna: orduán noiznái eldudá óngui eriótzea. Justoa arrapatzenbadú eriótzeac goizíc, garái ónean dá: Jang[oicoa]c berariás trasplantacendú cerúra, ezdézan corrómpi munduco maliciac. Raptus est ne malitia mutaret intellectum eius. Arc guti demboras cumplitudu anítz úrte. Consummatus in brevi explevit tempora mul//ta. Ala nola bercebatzúc egún urtetán ilcembaitire aúrrac

[258]

merejim[en]tután: Puer centum annorum morietur. Fruitabatzúc badire sécula estirénac óngui zoritzen, baicic beti bérde, edo ustél beti: Bercebatzúc berríz zorizendíre fite ta óngui. Baña eriotzeaindáco, dela bérde, dela ustél, dela zóri, está ajól, noiz datórren, daráma nolanái dagon: ala nola arbolabátean daudeláic fruitabazúc, batzúc zoriágo bercebatzúc baño, eldubadá uracánbát, edo palo azcarrbát, ceñi ematendion gólpea, ura dátza lurreán...

3. Baña zárr ta gastequetagóntan engañubát aguitzendá. Gáste con-taceunzié urte gúti pasatuduéna emén; zárr deiceunzié úrte anitzes vicitudéna. Urte pasátues atraceunzie cóntua; baña berce alderá atracendú Jang[oicoa]c urte faltazaizquionés. Zárra dá gáste aguián Jang[oicoar]en conturáco, cerén faltatuén anitz urte oráño eriotzerá: gástea dá zárr, guti faltabazáio ilcerá. Gastéac dió zarroquítuas dagóla oinbatéqui obián, ta aguián Jang[oicoa]c dáqui erranzalegúra orcicoutéla biramoneán. Orgá-

tic nola guc ezpaitezaquégu jaquin nori faltazáion anitz, nori guti, iltzecó, orgátic ezdezáquegu errán norr dén zárr ta norr gaste Jangoicoarén alcinéco. Ez fia deustan, fielac, baicic Jangoicoaréqui óngui egótean.

Gástea, zú zarra zara, ilbearrbauzu fite; ta zu, aurra, zarroquitua zára, ilbearrbauzu bérla: ta ori Jang[oicoa]c solam[ent]e dáqui. Baña jaquindezázien guciéc ta nic ere bai, noiz ilbearrdúgun bacóchac, ainazázie, 436

JOAKIN LIZARRAGA

banoáie declarátzera bacochain órdua Jang[oicoa]c errevelatudidána bere evangélioan. Nauzie aitu? Ara nola dión Jesu-Cristoc: Quâ horâ non putatis, filius hominis veniet. Usteestuzién órduan. Está cer errán, orai dá órdua, guéro izainda, ezi engañatucozaráte, cerén izainbaita ustees-tuzieneán, ezpadio guezúrra evan/gelioac. Quâ horâ non putatis.

4. Nauzie icási ingénioa, iltzecó noiznauzién? Nic eracutsicodiziét.

Jang[oicoa]c naiduéna naiizatearéqui gúc, berac naidueláic ilgaitzen, guc ere naibadúgu orduán, alá ilengára guc naiduguláic, cerén ilenbaicára Jang[oicoa]c naidueláic. Baña naturál dá vicináia luze, ez iltzea ain fite; orrtáco ere izatecós moduric, dá iragáztea borondátea tuenarí viciarén ta eriotzearén guiltzac, baita Jang[oico]a. Berabaitan confiacenduéna bete-coduéla, dio, egún anitzes ta vici luzeás, longitudine dierum replebo eum. Ta especiálqui hume ón aténtoen premiotáco ofrecicendú vici luzeá, honora Patrem tuum et Matrem tuam ut sis longaevus super terram. Eta arrácioac ere ematendú, ezi denái Jang[oicor]en aisquide Jang[oico], óngui naiduénac laburrcembadió viciá, onés dá, ezi ón baliz luzátzea, luzatucodió; nórc dezóq[u]e estórva? Al revés eriotzearen acú-

lloa déla becátua dio S[an] Pabloc; stimulus mortis peccatum est. Eta especiálqui génde falsu quimeraticoés dió Davidec estiréla ellegatúco bere egúnen erdietará, viri sanguinum et dolosi non dimidiabunt dies suos. Eta Espiritu Sánduac dio, etzaitela descuida converticecó Jangoicoagána, ta etzázula luza egunetíc egunerá, estaquizun águi iltzea zure dembóra esteneán. No moriaris in tempore non tuo. Eta arrácioac ere ematendú; egóqui Jang[oicoar]en meneán, ta alaére ofendicen Jang[oico]a, motivo dá laburrcecó vicia. Amain besotán dágon aurrái óngui dagóquio Amaréqui óngui etórrzea; atzapárrca, ózca assibaléi arren contra, lúque ori ocásio ustecó escuetáic Amac, erórceco ta iltzeco fite. Aurrac bere ama baño bearrágo dugu guc Jang[oico]a, ceñén escútic dago gure viciarén ária, ta arigontáic dilindacá gueuróc. Baleuca batéc dorretic dilin dilin bát lizabatétic, atrevileique au itzulcerá arren cóntra maldicios ta gaizqui erránca? Estút uste: ta itembálu, lizáque ton-

[259]

tería, cerén daucánac árla baitezá//que solta edo auchi liza, ta ura eróri ta eguin mila puchíca. Tontería gaistoagócoa iteunte becatári, vicia luze nái ta usteduténec, itzulcembaitire Jang[oicoar]én cóntra, dauzquielaic bilobatétic, ta dezazqueláic útzi erorcerá instántean, erorbaileizque sulé-

ze etérnoan. Ah cer modua luzáceco vicia! Alaére, erraindidáte, ásco gaisto vicidíre luzáro. Dá éguia, ta estáquit óntan Jang[oicoa]c duén secrétoa. Daquiténa dá duéla motivo edequitzecó vicia alacoéi, ta ez edequitzea instanteóro dela bere ontasunarén milagrobát ándia, estaiquéna espéra. Gaizqui vicitzea éz ezi, onquiric ez eguitea bera mundugóntan, ásqui dá botacecó mundutíc. Duénac alórrean arbolabát estaca-DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

437

rrána fruitu gastoric, baña oníc ere éz, atracendú zañetáic, paracecó ber-

[2]

cebát arren lécuan. Oroát lezáque errán Cristio deustáco estenas Jang[oicoa]c: ilbedí, ut quid etiám terram occupat? Certacó ocupatube-arrdú lúrra? Joánze bein Cristorén Magest[ade]a bicubatéra cerbáit fruiturén billa; óstos cégo beteríc, baña etzué picorric ere: orduán botació Cristoc maldicioa, ta biramoneán aurrquituzé arrás earturíc arbolagúra.

Bada onquiric ez eguítea mundugóntan ásqui barimbadá, laburrcecó Jang[oicoa]c batí vicia, cer izainda gaizqui eguítea?

5. Guciaréqui estaique adrenduríc ártu óntan; dabila érioa zárr ta gáste, ón ta gaistoetán nastéca; yá daráma onbát gasteetáic, yá gaistobát, yá zarretáic gaistobát, onbát oroát, eta oroát banáca, oroát anitz món-tioan, desuérte ezi guelditzendá beti ilengaréla usteestuguneán, quâ horâ non putatis. Cer izaindá, aurrquitzenbagaitu desprevenituric? Vigi-late, quia nescitis diem neq[u]e horam. Zauste érne beti, cerén ezpaitaquizie ez egúna, ta ez órdua, dió Jesu Cristoc. Berariás dagoquígu ocúl-to azquén egúna, ezgaitzengátic batetán ere descuida, baicic vicigaitzen egunóro nola baliz au azquén arguitucodéna, ta ilbearrbaguindu becála egunóntan. Eta beti egonic/ prést, descuidabalédi instantebatés, ta ártan arrapátu erióceac, cer lizáque? Galdu seculáco. Ez álda aguitucó ori, Jauna, asco vicitudire lázo ásqui beldurrgorigábe. Alá da, baña artubaitu alá eriótzeac, galdudire; ta ezpaitu arrapátu aliquetá onduartáño aiéc, cer próchu dá zuretáco, arrapatzenbazaitu zu? Aguián atracozaitúte aiéc; edo atracozaitu zeure esperánza vánoac infernutíc sarrtuasguerós? Arracioréqui dezáque in justiciagáu zuréqui Jang[oicoa]c, inbádu ere aiéqui misericordia; aiéc egoindire gozátzen, ta zu errabiátzen, ta zeure culpas.

Nola egongaizquen cúlpan instantebátes, ilgaizqueláic ártan arracioréqui Jang[oicoa]c! Ain segúro nola gaudézquen, nere fielac, baguindu becála cedularenbát Jang[oicoar]en escuas firmátua, emaindigúla dembóra, ta grácia! Eta orái oroicennáiz; cémbat áldis egongára aguian becátuan irris ta ausárt urteco egungártan, ta eguneco ordugártan, ceintan egoinbaicá-

ra agonian, ta azquen atsétan berce aldibátes! Ah! Arrapatubaguindúza erioac orduán, adios247 seculácos. Cer fortúna izandúgun! Cer esquérrac emambeartiógun Jang[oic]o onái ez ilas gú orduán! Erioa cégo goraturíc bere ezpáta descargatzerá yá yá gólpea, beira noiz inención Jang[oicoa]c queñubát; ni irris alaére ofendícen Jang[oico]a, ta Jang[oic]o ofendituac alaére iza[n]zue paciéncia, deteniaracizué érioa, eznindézan acába. Esquérr milla, milla aláco Jaun gucis onarí. Infiniciobát utzitu iltzerá estadogártan, ni éz; viva Jang[oico]a aimbérceco merchéde sobraniátua indidána!

247 E-n A Dios > adios; gainontzekoetan ere berdin.

438

JOAKIN LIZARRAGA

6. Orái instantegóntan, ni platicátzen, ta zuéc aditzenzaustenóntan, daude errétzen anitz arrapatucituénac eriótzeac lembicico becátuan, ustecabétzean, ta erchiríc atária beticos; ah! Cer sapitea! Baleuzquite icusiríc berén búruac andic cámpoan, cer ezlezáquete in? Descuidaoteleiz-que yá berriz? Bada gú andic cámpoan gaude, ez guri esquérr, baicic Jang[oico]ai. Vicigára oráño, vicigaitzen beti prevenitzen, óngui iltzecó.

[260]

Vicigáu// está bercetáco, baicic prevenitzecó bacócha iltzerá óngui: egó-

nes beti cinguillaturíc guerrúntzeac, ta torcha ichequiéqui escuétan, dión becála Jesu Christoc. Sint lumbi v[est]ri praecincti, et lucernae ardentes in manibus v[est]ris, au dá sujetaturíc araguiarén vicioa castidadearén medios, ta emánes exe[m]plu ónac óbra onen médios, esperatzen gaudenbecála gueurén Jauna noiz etorricodén, orréqui ellegátu ta dei-tuordúco atárian, idiquidezógun bérla. Dichósoac siervogáiec aurrqui-centuénac prést datorreláic bere Nausiac. Au dió evangelioan. Ellegá-

tzea Nausia dá urbiltzea eriótzea; deitzea atárian dá iltzen ástea; idiquitzea bérla dá admiticea eriótzea gógo ónean; ta ortáco lendaníc prevenituríc egombeárrda, ala nola evangelioco virgina prudentagáiec árgui ta olioaréqui, izambaicire admitituac orgátic esposoaren bodetará, ez berce virgina to[n]tac becála, cein descuidaturíc lén, ta joanic olio bila espósoa etorricén bitártean, aurrquitucíre campotíc erchiric atária, eta naiz otoitz anitz eguiníc orduán: Jauna, Jauna, idiquibezágu atária; errespondatucióte: Etzaistet ezauntzen, zoáste ordu gaistoan, egón erne cerén ezpaitaquizie egúna ta ez órdua. Guciáu dá evangelioa.

7. Deláic bada beti peligro, beti egombeárrda prést arima. Peligro aimbercegábe egotendá defendaturic castelubát beti, cerén noizbáit baitatórrq[u]e etsáia. Echeác erchstendíre gáuas, cerén baitatórq[u]e aguián ladróna, ta aguián está etorrco secula. Eta emén daquiguláic ciérto etorr-codéla eriótzea ladróna becála tanquám fur in nocte, ta noiz estaquiguláic, gaizque béñere descúida? Bada gorenás, ezdezáque berandútu anitz. Jaioas guerós goáz ibilis ta urrbildus eriotzerá gau ta egún; ta echaquín noiz ellegatucozaigun; egún urbilágo atzo baño, biárr urbilágo egún baño: bada múga está luze, yá estagóque apárt. Cein ladrón urcaberá doáien videán atre/vidaique ebasterá? Bada gu goáci joánes ilcerá, videan gára, está berceic falta baicic manadézan Juezac emén orái ilbe-di au, emén bercegói. Nola bitárrteo dezaquégu oféndi Juezgáu, baita Jang[oico]a gaizqueláic il instántean? Nioiz ezcaude segúro, nioiz ezdezáq[u]e niórc errán, orái eznáiz ilén. Arguitudionái estaqui ilunducozáion viciric, ta ilunduondoán estáqui arrguitucozáion berriz. Asco etzín óngui, ta idatzarridire berce múnduan; ásco berriz jaiqui viciríc, ta estíre itzúli goatzerá, baicic ilic. Ô baguindéqui cémbat peligrotán dágon guizonain vicia, bere barnetic eta campotíc!; está vidroríc delicatuagoríc múnduan, DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

439

desuérte ezi beiraturic gure gorputzguében fábrica, milágro dirúdi ez iltzea fiteágo ere! Guciaréqui beti guerorá beira: está eriric estuenic esperánza vicicecó guechságo; cer dá sendo idúries? Beti guéro, beti guéro; beti badéla dembóra. Biárr, biárr, baita latines crás, crás, otsorraiarén voza, baitio S[an] Agust[ine]c, galcentuéla anitz, atária érchi de repénte ta guelditzembaitire Cerútic fuera bere otsorrai-vozaréqui, cerén izanestúten usoaren cincuria. Remansit foris cum voce corvinâ, quia non habuit gemitum columbinum. Archias Tebasco Jaunarri emancióte arratsbátes, trago, ta diversioen értean, cartabát cióna sobreescritoan seria continet, importaciosco gauzac dire cartaóntan dirénac; cego alabañaré escrivituríc aguitucozizaióna gauártan. Etzué in ajoláic, baicic idi-quigábe botazué saietsbatéra cióla: importaciósco gauzac biárr, biárr; ta onéqui ségui divérsioan; baña etzé izán biarric arrendáco, cerén ilbaizú-

te gauártan. (Nepot. in v. Pelopidae) Egiptoco maiorázgoec ere zúste guciác pensam[en]tu ándiac gueroráco; baña gaubatés ilcitue Jang[oicoar]en mezus Ainguiruac. Baltasar errégueas erranguindue. Erranzágun dacarrána Jesu Cristoc evangélioan, monstracecó múndurá emánac direnén descuidoa. Abráts erregalatubátec erratenció bere buruái: ea alegrazaite, ján, edán, ta divérti, bauzu fránco ondásun anitz urtetáco. Eta Jang[oicoar]en pártes errancizáio: ah tóntoa, gauóntan atracodié arima;// eta

[261]

bildutuquénac noren izaindiré? Stulte, hâc nocte repetent animam tuam â te. Erreálqui tontoendáco dágo inférnua, tónto prestacenestirenendá-

co248 óngui iltzerá; ta tontoguebes beteríc dágo múndua, naiz beréi idurítu diréla agúdo. Agudezaric obréna dá segurátzea bere arima seculá-

cos, vicítus beti Jang[oicoar]en grácian: ezi Jang[oicoar]en desgrácian etsái dagóna estagóque segúro sécula, eta Jang[oicoar]en maite grácian dágona, au berriz dágo segúro, datorréla datorreneán eriótzea, óngui eldudá. Ô conciéncia óna, ezpaitúzu beldurríc eriótzeas ere! Etiámsi caelum ruat, Teodorus non timet, ció arc; Cérua erorcembadá ére, estú beldurríc Teodoroc, ezi óngui naiduenác goarrdatucodió arima, ta gorpútza ere, bearrbalíz. Estaquiguláic bada noiz ilbearrdúgun, fiélac, vicigaitzen óngui beti, albás, ta Jang[oicoar]en grácian, izatecó fortunósoac betico glórian.

248 E-n -estirendáco > -estirenendáco.

[2]

MEDIT[ATI]O 3.ª

De incertitud[in]e quoad modu[m] mort[i]s

Statutum est hominibus semel mori. Ad Hebr. 9.

1. Echáquín noiz ilbearrduen bátec, ta echáquín nola. Echáquín ilendén ustecábean de repénte, edo gutibána. Lotsadezaquéna dá iltze lúzea aimbérce neque penengátic, baña icaragarriágo dá iltze repentinoa dem-boraicgábe prevenitzecó bát, ezpadágo lendaníc, auchstendioláic báteo viciarén ária. A subitaneâ et improvisâ249 morte libera nos D[omi]ne.

Escatzendú Elizac: Iltze repentino ustegabecotic libragaitza Jauna. Echá-

quin alabér ilenóteden eriotze naturálas, edo violéntoas, gólpes, erórces, itoríc, edo venénoac arrturíc, edo errábiac. Cembát enfermedáde géne-ro, ta cembát desgrácia modu dén guizón miserableaindáco! Echáquin alabér ilendén acordu oneán, edo eróturic, bacarric edo lagúnduéla; sacramentuéqui, edo gabe, estado oneán edo gaistoan. Ô cein ciérto dén gure iltze-modua! Ay viciesténas goarrturíc! Importazáio aimbérce nola valioduén bere arimac, glória seculácoac, ta Jang[oicoa]c berac./

2. Baña emágun ildaiéla bat espacioréqui, eritasunes goátzean.

Sacerdóte, Sacram[en]tu, ta assisténcia guciaréqui: Alaére ásco miséria dá iltzea, alá gorputzain nola arimain aldétic. Arimainas nic ustedút estéla fiátzeco orduarrtáco, vicituondoán descuidaturíc lendaníc, ezi S[an]

Agustinen opinionerá arrimacennáiz ni, baitio alá: Non potest malé mori qui bene vixerit, sed vix bene moritur qui malé vixerit. Estaique gaizqui il vicitudéna óngui, baña apenás ildaique óngui vicitudéna gaizqui.

(Lib. de doctr. Christ.) Entendacendá au gueién común, lánce extraordinárioes lándara. Ilda confesa comecaturíc ta sacerdoteain escuetán. Cer dá gueró? Sacrame[n]tuéc obraceunte errecibitzentuenarén disposicioain ariorá: eta Sacerdóteac ezdezóq[u]e vália gaizqui disponituái bere potestáde guciaréqui. {Urlia, dióte, confesóre óna, úrrlia ez alá. Desengáña, fielac, óngui disponituaindáco gucióc gara ónac, ta gaizqui disponituaindáco está bátere onic. Gorénas dezaquéna batec yago bérceac baño dá disponiarástea obéqui bere grácias, discrécioas, ta móduas, gañarácoan guciác dire barrdin: ala nola ardái secoarí edocéñec ichequicendió sú ona, bustiarí niórc ez; gorenás secaráci dezáque ichequitzecó guéro.}

Ildela confessa-comecaturíc: eta ilda barrcaturíc? Ori estaique chsaquín 249 Latinezko pasarteetan improvissâ > improvisâ.

DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

441

segúro: lén óngui vicicénas daiq[u]e pénsa; gaizqui vicicénas daique beldúrr izán garaigartan deláic aimbérce embarázu: gógoa gana gaistos, entendam[en]tua turbaturíc, memória erdi-ilic, búrua pizu, gorpútz guciá nequétan; aisa dá orduán itea óngui arimarén gauzac?

3. Solam[en]te pensátzeas ordúco néqueac lotsadaiq[u]e, cer izanda passátzean? Icústeac solam[ent]e dezáque// túrba, ezpaguindeude iníc

[262]

icustéra. Baldín múndua múndu denas guerós lembicico aldián orái icusbaguindéz bát eritzen, eri dagóla goátzean ezín mógui, mudánza dituénac, aum[en]tuac árcen ta ustenduteláic, calentúrac errétzen, egá-

rriac secátzen, congójac afligitzen, inquietúrac necátzen, gaitzain indá-

rrac juiciotic atrácen: gueró izategúra érceac, ta gorpútz guciá erre pis-pilduríc, lárrua bero, mia seco látz, eta belzgorrituric, vóza apál, átsa nequétan, turbioturíc vista, ta galduric juicioa, ta alcábo icusbaguindéz agonían, azquén atsétan goraturic bulárra icarátzen guciá ezin átras arima; nola admira ta lotsaguindeizquén! Nola egoinguinázque elcárri beira arrituríc echaquín cer eguín?

4. Betórr Dotórea, eldúda; baña ilbearbadú, Jang[oicoa]c vendatuco-tió béguiac, ezdézan acérta, edo erioac garaitucodú arren ártea, ezpáita prochál orrduán. Betóz echécoac, elduríre maiz; itendióte inála, baña ezin descánsa dabilána erioaréqui garaica. Betóz aideac, eldurdíre; consolu dirúdi, baña ezin deténi aiéc doaiéna berce mundúra Jang[oicoar]en mánus, ta bitárrteo niórc estió itzic eguiten berce mundúco gauzes, ta araráco videas. Betórr Sacerdótea, eldúda; gaisto izána lotsacendá icústeas ere; ón izána consolatzendá icústeas Jang[oicoar]en Ministroa: onéc ere deseadezóque, errandezóq[u]e deseatzendióla alivioa, baña ezin alivia; itzulcendá cuidatzerá arimas. Eta emén usnazázie atrátzera biotzetíc suspiróbát desaogacecó nere biótzeco miña icústeas oraico Christioen descuidoa duténa errecibitzecó ta escátzecó Sacram[en]tu elizácoac: cuidádo guciá gorputzain sendátzeas, arimas guéro guéro; ta aguián daude beldúrrac confessa-comecatze/có, ta orrgátic sacram[en]tuequi iltzecó beldúrres, ilcendíre ásco sacram[en]turicgábe, edo errecibitzentúste beránt provechuricgábe, aguián, errecibitu-bacitúste lén sentatucobaizire gorpútz ta ariman. Virtúte duténas lándara sacram[en]tuec, emateunte consólu, soségu ta satisfáccio gógoan; ta norc duda dú consolugarréqui daiquéla témpla gaitzarén érrua ere?

Baña dena dela óntas, arimac merejidú cuidádo lembicicoa eritasúnean, ezi descuido aguileiquéna está erremediatucó eternidade gucían. Orgá-

tic lembicico Cristiogáiec lén léna zute prestátzea sacram[en]tuéqui eternidaderáco viagegarrtára: Orgátic etzire iltzen, ezpazúte ilbeárr, ta ilbe-arrbazúte ilcencire Christioquí; ezi petárdo óbea dá ustés il confesa-comecaturíc sendátu, ezi ustés ez il oráño, il confessa-comecatugábe.

442

JOAKIN LIZARRAGA

Beréi importátzen, ta guciá alaere alcinatubeárr Sacerdóteac! Eta ah cémbát áldis itendá berantégui!

5. Memóriac lotsa ta azoram[en]tugarréqui ezin beréchsis becátuac, entendam[en]tuac ezin óngui pensátu, borondátea nequés moguitzen sentitzerá Jang[oicoar]en ofénsac daramateláic gorputzeco oñazeéc anitz aténcio; en fin mias ere ezin explica atsandituríc echidénca: acabatzendá conféssioa, baña nolapáit, ezi sano dagoláic bat sentido ta poténcia ossoéqui, niórc estorvatzenestióla, berac autátus lécua, dembóra, ta confesórea noiz ta nola naiduén, alaére apénas itembáda perfectoquí conféssioa satisfácio ossoaréqui, nola inendá aimbérce impedim[en]tuen értean? A? ustentuénas contuac ajustacecó ordugarrtára! Dacárrte Comecadúra, ta Oliadúra sándua; bearrlioquéte sandútu ta prestátu gucís arima joatecó Cerúra, berac bere partetic parabaléz disposicio bearrdéna; baña vicináiac ta sendatcecó cuidádoac, visitec, erremédioec, ta alácoec embarazaceunte. Está, está lancegúra bercetáco baicic pensatzecó eter-

[263]

nidádean, baña apénas dezáq[u]e pensa mi//serábleac ártan. Tontoa izainda ustendúena itéco bacarrgúra ordúco; juicio duénac lendaníc pre-venitucodú, aurrquidézan guciá casi eguiníc ordúco.

6. Al cábo ellegatucodá agonia, noiz gorputzain errloxugáu urrácen, arima gorpútzetic atracen baita: cer bórchac, cer atsáncac, cer néqueac250 aiéc, ene fiélac! Eta guciéc pasatubeárr naibádúgu ezpádú-

gu. Eta cer dá arima póbreas? Atrabeárr sárri betícos, guciá utzibeárr, ta andic guti izambeárr plázoa ta fina itecogarréna, ceintara etorrizén mundúra. Sarri acabaturíc bere áldia, deus estéla munduontáco, izanezpáliz becála aláco personaric múnduan. Adios mundúco joanetórriac, gústoac, eta gauzac; âdios lurréco géndeac aisquideac ta ez aisquideac; estút zuéqui icustecoríc sarri, berce munducoéqui beárrdut. Emén gogoratu-ríc, nora joainótedén barátzera, cer congója! Alcinerá etorricozaizquio tropadán vici gucico becátuac, eta estire descuidatúco enemigoac erchi-cecó videa cerúra. Len erratenzué: norendáco dú glória Jang[oicoa]c, baicic guizonendáco? Andia dá bere misericórdia, salvatucogára. Orduán erraindú: ah! Jústoa apénas salvatzembada, nón baratucodá gaistoa ta becatária? Lén ció: emógun adinái bérea, vici alegréqui, ján, edán, divér-ti, guéro inendúgu peniténcia. Orduán dio: ay cein gaizqui joanzaidan dembóra! Ah vicitubanitza ucaturic munduái sandubát becála; cer provéchu atradút nere alegra[n]cia ta gustogaietáic? Quem fructum habuistis in illis, in quibus núnc erubescitis? Len ció: está izambeárr ain lárru érchi, au cer dá impórt? Berceéc ere iteunte. Orduán berriz guciác sobra 250 E-n néquac > néqueac.

DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

443

andi idurizaizquio: guciétas dágo icár icár, baitáqui artubearrdióla cóntu

[2]

Jang[oicoa]c ta echáquin ceric izaindiren berain beguietán. Au baita erchidúra, fie/lac! Eta ciérto déna dá, ezi vician lázo ta arroágo cirénac, iltzean erchiágo egoindiréla. Ô cémbat becátu, omissióne, ta descuido atracozaizquióten ajolacabeéi án estorvátzera pausua Cerúra! Orái guciá passa, passa; baña án ezin pássa! Orái atzentzerá, béguiac erchiric, cuidádo emandezóqueten guciarí; baña án ezin atzén presénte daucaténa, ta atzentzenbalíre ere, ezin orgátic excúsa! Ô mors quám amara est memoria tua homini pacem habenti in substantiis suis! Ô eriótzea, cein samiña dén zure memória ongui aurrquituric dagonái eméngo gustoé-

qui! Samiña barimbadá memória solla, cer izaindá passátzea? Eta pasatubeárr.

7. Solam[en]te guelditzendá esperánza léngo obra onetán, ta Jang[oicoar]én ta sanduenbaitan. Ebéc dire aisquideríc obrénac estuté-

nac faltatúco, naiz faltaturic guciéc. Orrá iltzerácoan ustenduteláic bát munduco ondásun, gústo, hónra, aide, ta diren guciéc, estúte utzico bere obra ónec, eta aie[n] aténcios Jang[oicoa]c, Ama Virginac, ta Sanduec ere éz. Ilbédi nolanái, dela de repénte, dela desgrácias, dela itoric, edo janic zacúrrec, barimbadú arima óngui, au goardatucodió Jang[oicoa]c nola bere biotzeco pérla estáien gál. Baña ezpadú óna arima, naiz ildáien acompañaturic naituen guciés, ta assistituric al gucia, desdichátua dá, cerén baitu cóntra Jang[oico]a. Gáldua dá, cerén utzico-baitu bere etsáien escuetán berea esténbecála, erchiric piedadearén atá-

riac, despeituric órdu gaistoan astendéla munduontáic sentitzen inférnu urrinbát. Librabéza Jauna nere arima orréc criátu ta erredimitua ezdézan arrápa leon infernúcoac &.//

[264]

MEDITATIO 4.ª

De semel moriendo

1. Ilbeárr ciertoquí beñic bein, ta echaquín noiz, nola ere éz: eta cembát aldis? Bein solaménte. Statutum est hominibus semél mori.

Moméntu azquengúra, ceintáic baitágo pendiénte eternidádea, itecogú-

ra ceintáic baitatórr seculáco óngui edo gaizqui egótea, bein solo itendá, está berriz progátzen ez lén ta ez guero: bein solam[ent]e, baterá doáie gucía; ártan óngui atradáien edo gaizqui, nola atracendén, alá izaindá betícos, está emánen instantebát siquiéra andic alcína corregitzecó útsa, úts itembáda. Ah cémbat dembóra doaquizquígun orái caso guti eguinic ta orduán estimaguindezquique instánteac ere erremediatzecó gáldua, galcembáda! Eta cer galcera goáci? Goáci galcerá arima, glória, Jang[oico]a, ta betícos. Berás ordurañocó demborain emplégu ónac, ta especiálqui azquén instantegáiec valiodúte aimbérce nola baita lográtzea arima, gloria, ta Jang[oico]a! Galduduénac ilorrdúco aurrqui-cendeláic eternidádean erchiric atári gucíac, cer sapítea! Ah balítu orduán léngo dembóra ta úrte malográtuac!

2. Dembóra guciác doáz azquén puntugarrtára, ala nola itéco ta negócio guciác itéco bacárrgartára, baita iltzea óngui, atrácea eméndic Jang[oicoar]en grácian. Gure oraico joanetorri gucíac erreducicendíre pausugarrtára pasátzera zori ónean; ala nola pasatubearrdeláic ugaldebát saltoas, léngo laichstérrac ta dilig[en]ciac baitíre emáteco óngui saltogúra. Iltzea dá sálto eguítea mundutíc eternida/derá. Bein itendá solam[en]te, utsitembadá ártan, erorcodá infernúco bútzuan seculácos; está itzultzeríc atzerát; está emendatzeríc berce saltobátes lembicico salto gaizqui atradéna, au dá lembicicoa ta azquéna, óntan nora erorcendén bát, án egoindá Jang[oico]a Jang[oic]o den bitárrteo. Goácen cláro erránes: procurátu bacóchac iltzea óngui bein, ezi está ilén berris251; ta beingártan óngui iltzembadá, atradá pelligrotíc betícos; ta beingártan gaizqui iltzembadá, ilda betícos, está berriz itzulíco iltzerá óngui. Periisse semel, aeternum. Bein gáltzea seculáco gáltzea.

3. Eméngo bérce itéco-gauzetán bát ongui atracendá, bercebát gaizqui, bata berceaiqui co[m]poncendá. Generalái batallabát aguituric gaizqui, bercebát atradaquióq[u]e óngui, ta erremediatze[n]dá; oroát Predicá-

ria galdu badá predicubátean, consoladaiq[u]e, ezi aguián atracodá 251 Ik. 178. oharra.

DEKALOGOAREN ETA AITAGUREAREN AZALPENA

445

óngui bercebateán. Oroát jocáriac, tratánteac, necazáriac, ta norrnáiec galcembadú partido, edo trátu, edo eraicio, edo gauzabateán, iragazde-záq[u]e bercebateán; ta ará desquitaturíc, ta alá esperánzac dabila múndua goiti beiti vici gucián. Baña gatózin iltzerá: lancegárrtan balanzazen-dá gure fortúna edo desfortúna seculácoa, artará doáie guciá; beira dago Jang[oico]a, beira dágo Demónioa; án emeneán252 dabila arima; óts, norc iragaztendú? Azquen púntuac erraindu. Atradá? Norendáco atradá?

Jang[oico]ain edo Deabruain? Onendáco? Bada adió seculácos. Obézue personagárrec ezpáliz jaio sécula, ildenas gueros gaizqui. Iltze gaistobát está desquitátzen iltze onaréqui. Bein gáldua seculáco gáldua.//

4. Pénsa, fielac, dagoláic bat descuidaturíc érdi ló dorre cáscoan,

[265]

botabaléz bera bercebátec bulcaáldibátes, yá ezleique itzúli dorrerá ló eguiterá. Bada iltzea bat, dá bulcátzea Jang[oicoa]c eméndic berce mundurá, nondic ezpaita itzultzeríc onát. Eta baldín descuidaturic dagoláic bulcatzembadú, está sendatucó secula guciétan. Atracozaizquio án des-cuidoac. Ô albaleique igán berriz lurrgañerá, yá ezleique descuida! Baña clausa est janua, erchidá atária: lenágo lenágo beárze izán dilig[en]cia.

Atrábez emén bacóchac cóntua, nola dezáquen aurrqui púntu azquengárrec. Nola vicizára? Etsi etsia atzenduríc ta descuidaturíc viáge seculacogártas; alá pasátu aurrzútua, alá muticozútua, ala gastezútua: Berás Jang[oicoar]en milagrobát izambeárrda aurrquitzea prestaturíc joatecó púntuan. Nola vicizára? Alá erdicál, yá Jang[oicoar]én yá Deabruarén, jaiqui eróri: Berás fortúna ta casualidáde andibát izambearrdá aurrquitzea chútiric yágo ezi eroriríc ain chusto lancegárrtan. Aguián trátu eguinic zaude cembáit Ainguiruéqui avisazaizan: orai aitzén, orái eldudá erioa?

Edo aguián esperaceunzu bi aldis ilenzaréla, emendátzeco bigarreneán utsincéna lembicicoán? Clausa est janua.

5. Berás bein solam[en]te ilbearrgareláic, artará doaieláic guciá, ta noiz izainden estaquigularíc, dá precisso, ezpagára tóntoac arrás, prestátzea vici gucián atracecó óngui ártan. Errambalezóte bati, ea saltobát imbeauzu araráño ta progatugábe; ezpauzu óngui eguiten, errecozaitú-

te viciric, eta óngui itembauzu, coronabát dúzu segúro. Cer cuidádoa paralezáquen arc? Eta baliz lúze sáltoa, nola atzerá joanic arrlezáquen avantálla? Nola indárr ta maña guciá paralezáquen óngui eguitecó/ saltogúra? Gure sáltoa dá eméndic Ceruráño goitirát: Ezpagára ásqui pasá-

tzen, erorcogára suléze beiti ondarrécoan; ásqui pasacembagára, planta-tucotúgu oñac Ceruain bárnean. Luze dá ta lazcará ere bai saltogáu; baña ez lótsa, norrnáiec dezáque salta, cerén gogoain ta borondateain 252 E-n emeneneán > emeneán.

446

JOAKIN LIZARRAGA

[2]

ariorá dá emén avantálla. Está igáten gorputzeco indárres, baicic arimarén afféctoes ta ontasúnas. Arimo bada guciéc, eta nolabaita ain lúze, urrutitíc ássi, ta berladaníc, ez guelditzecó escás.

6. Baña cer errandút urrutitíc? Nondic dátéque urrúti guizonain vici laburreán? Guciá está baicic momentúbát eternidadearén áldean.

Momentaneum hoc. Orduerrdibatéco predicua itéco, estudiatzendá aguián astebátes, edo bidas, edo yagos léngo estudioain gañetíc: eta icastecó eguíten óngui langúra dacarrána vici etérnoa, idurizaigu luze gure plazogáu? Ez alá, nere fielac, baicic atraasguéros óngui lancegártan, descansátu ta inendúgu naidugúna; bitárrteo beti estudiátzen egombearrdúgu, nola il óngui. Vicigucia está bercetáco, baicic icastecó iltzen óngui: Eméngo itéco guciá está berceric, baicic estudiatzebát iltzen.

Vicitzea óngui dá léccio sólla icasibearrdugúna emén, atracecó ongui lancegárrtan, cerén S[an] Agustin Doctore ándiac diónes: nola dén vicia, alá dá iltzea, vicidena óngui estaique il gaizqui, ta apenas daique il óngui vicidéna gaizqui. Berás icastenestuéna óngui iltzen, tonto dá naiz daquién Salomónec adiña, obéna ezpaitáqui: calabáz atracembadá lancegártan, adió. Gúc estudiátzágu[n] óngui iltzen, vicis óngui, lográceco grácia ta glória.//

M

[266]

EDITAT[I]O 5.ª253

De morte justor[um] et peccator[um]

Pretiosa in conspectu D[omi]ni mors sanctorum eius. Ps. 115.

Mors peccatorum pessima. Ps. 33.